Monday, March 15, 2010

Hipokrazia, demokrisia?

Unibertsitateko auditorio okupatuan geunden, plenoan. Politikarien moduan. Baina, politikariak ez bezala, berrehun bat lagun geunden bilduta, ikasle zein irakasle, eta guztiok genuen hitz egiteko aukera. Inoiz demokraziarik usaindu badut, han izan zen: bakoitzak bere txanda zuen hitz egiterakoan; besteak mutu, eskuzko zeinuen bidez adieraz zezaketen ados zeuden, ideia gaitzesten zuten edo hizlaria txapa handiegia ematen ari zen. Kontraesana sortzuen zuen guztia eztabaidatzen zen, eta ez zen erabaki finkorik hartzen guztion onarpena (edo ezezko garbirik ez) jaso arte.
Ez dakit nolatan alda daitezkeen gauzak horrenbeste unibertsitatetik parlamentura bidean...





0 comments:

Post a Comment