Mezan esaldi famatua formulatu zuenean, ez zuen erantzunik jaso: ez txalorik, ez kontrakorik; jendea jo ta ma gelditu zen. Geroago etorri ziren kritika, irri eta haserreak: Ingalaterrako eliza anglikanoak Jones apaiza isilarazi egin zuen pixkaterako, esandakoa zuzentzen saiatzen ziren bitartean.
Komunikabideek zazpigarren aginduaren aurka ez al doan galdetu ziotenean ("Ez ohostu") ezetz erantzun zuen, ez zihoala jainkoaren nahiaren aurka, jainkoak ez duela nahi inork goserik pasatzea.
Honezkero eman diote berriz meza emateko baimena, eta bere hurrengo sermoian lanean ari omen da iada; Irakeko gerrari buruzko zerbait planteatzen ari da.
Gehiagotan izango ote dugu honen berri, Granadako artzapezpikuaren edo Jose Ignacio Munillaren berri baino!
Iturria: Der Spiegel.

0 comments:
Post a Comment