Olentzerorekin tratua eginda, neure buruari kamera reflex txiki bat oparitzea erabaki nuen, argazkilaritzan lehen pausutxuak emateko. Ordutik tarteka kalera atera izan gara ni eta kameratxoa, irudi ederrak harrapatzeko asmotan, baina oraintxe konturatzen hasia naiz zein bide pobrea den, argazki kamerarena: ezin harrapatu Berlini nortasuna ematen dioten kebap-usain eta sirena-hotsak, metroko bultzadak eta kaleko hotzak. Agian argazkilari onaren lana izango da horiek ere irudi batean harrapatzea...
Edonola ere, hementxe dituzue orain arte ateratako argazkiak... Berlinek begi-ninitan tatuatuta utzi dizkidan fotogramak askoz gehiago badira ere.

0 comments:
Post a Comment