Thursday, January 21, 2010

Digestio kontuak

Unibertsitateko jangela erraldoia gainezka egoten da eguerdiko ordubatetan. Orain bezalaxe. Jendea jaten ari da, noski. Baina ez da patatak, saltxitxak eta entsaladak bakarrik irensten ari; apunte filosofiko eta biologikoak ere bazkaltzen dituzte, asteburuko partiduei buruzko elkarrizketa hutsalak, azterketek eragindako urduritasunak, e-postak, propaganda politikozko eskuorriak, batenbatek literatura apur bat ere bai...
Eskerrak jangelako irteeran komun asko dauzkagun!

0 comments:

Post a Comment