Juliette Grécok abesten duen moduan, “Il est si doux, mon cher trésor, d'être un peu fou”. Bera ere ederra da, apur bat eroa, EROa, goxoa, koadro guztietako azken pintzelada; Berlinen Penelope, Itaka urrunean zain; Euskal Herrian On Kixote, amets erraldoiekin borrokan, Goetheren Faustora iritsi gabe; lorik gabeko 1001 gauetan, Sherezade; olerkitan, Jon Mirande edo Oscar Wilden figurarik perbertsuena; kanpotik, J.D. Salingerren zekale arteko harrapakaria; barrutik, Benedetti edo Galeanoren ipuinetako mutiko ameslaria; laguntasunean, Juan Ramón Jiménezen Platero astotxo fidela; eta maitasunean... oraindik ez dakit García Márquezen zein pertsonaiarekin konparatu.
Parlez-moi d'amour...

Parlez-moi d'amour...

0 comments:
Post a Comment