Monday, March 8, 2010

Zorionak


...eta bidetxurretik bagoaz aurrera.
Batzuetan erditik,
bestetan bazterretik,
beti ere aurrera begira,
ondoko amildegiak
jan ez gaitzan...



Gaur elkar ikusiko genuelakoan nengoen. Martxoaren 8an elkar zorionduko genuela. Aurten ez da posible izan. Baina nik hala ere zorionduko zaitut: zorionak, izena ezin hobeto jarrita daukazun horri; badakigu norentzako izan diren azken egunotako eguzki-izpiak. Zorionak, emakume. Zorionak, langile. Lanik nobleena ordaindu gabe egiten dena baita.

Gaur berari hartu dizkiot hitz batzuk maileguan, zuek ere klikatuz goza dezazuen...

Eguraldi ederra gaurkoa. Bi aldiz pentsatu gabe bueltaxka bat egitera irtetea erabaki dut. Bidean nijoala zu azaldu zara, ile txuridun aitonxka hori. Eta begietara soz esan didazu:
-EDERRA DAGO ETA...
Baina ni ez nauzu engainatuko, ez didazu ziririk sartuko. Zure begietan irakurri dut; "EDERRA ZAUDE ETA" zela esan nahi zenidana.

0 comments:

Post a Comment