Monday, April 26, 2010

Ez dut ezer ulertu nahi



Traka-traka-traka-traka-traka...
Odenwald probintzia ederretik barrena.
Erbach.
Michelstadt.
Bad König.
Trena hutsik,
niretzat bakarrik etorri balitz bezala.
iPodean, Laboa.
Bide ertzetan gizakion krudeltasuna
salatuko duen gurutze bakar bat bera ere ez.

Leihoetan apiril amaierako
paisaia berde eta gazteak dantzan.
Badirudi haiek datozela nigana,
eta ez naizela ni
mugitzen ari dena.

Hain eder larreak, hain gorri teilatuak
hain bizi zuhaitzak, zuhaitz moreak
eguzkiaren irritan.

Bat-batean traidore sentitzen naiz;
ez nuke hemen egon behar!
Paisaia zapuztu besterik ez dut egiten
barruan daramazkidan itzal
amesgaizto
eta herra guztiekin.
Beldurrak dira guztiak.

Nola liteke hainbeste edertasun
hain mundu bihozgabean?
Bi aukera daude:
nahita jarri digute horren eder,
itsusikeriez ahazteko
edo mundua ezleku
bihurtzen duten horiek
edertasunarekiko
inmunitatea behar dute izan.

Bestela ez dut ezer ulertzen.
Bestela ez dut ezer ulertu nahi.

1 comments:

  1. zein ederra gaurkoa..
    weitermachen!

    ReplyDelete