Baina hizkuntzak sortzen dizkidan kezkak ere ez dituzte ulertzen. Euskara alemanieraren edo espainolaren mailan jartzen dute, euskaldunon arteko konplizitatea ulertu ezinik. Ez dute ulertzen guretzat hizkuntza, komunikazio-tresna bat baino gehiago dela.
“Aber warum ist das ein Problem?” galdetzen didate, ea zergatik den hori arazoa. “Du kannst doch mit Basken Baskisch reden und mit Spaniern Spanisch, das ist doch ein Vorteil für dich.” Euskaldunekin euskaraz hitz egin dezakedala, eta espainolekin espainolez, hori niretzat abantaila dela.
Nik beti gauza bera erantzuten diet: “Imajinatu zu Txinan zaudela. Txinako barnekaldeko lautada zabal eta huts bat zeharkatzen ari zara autobus zahar batean. 18 orduko bidaia da, eta bi egun daramatzazu inorekin hitz egin gabe. Zure inguruan txinatarrak besterik ez, ingelesez ere ez dakitenak. Ba al zenekien txinatarrek zeinu desberdinak dituztela? Bada, ez zarete gai “hiru” zenbakia elkarri komunikatzeko ere. Ez zaituzte ulertzen, eta zuk ez dituzu haiek ulertzen. Halako batean beste aleman bat agertzen da. Nola sentituko zinateke?
Ba ni horrelaxe sentitzen naiz neure herrian: arrotz, euskaldun bat topatzen dudan arte.”

Txinako eszena irudikatu duzu. Ez dut sekla horrelako sentsaziorik izan, bian ederra izan beharko luke. Bai euskaraz, bai gazteleraz, bai ingelesez, edota esistitzen den edozein hizkuntzatan. Nire ustez hizkuntza guziak dira altxor bat. Gero eta gehiago menperatu, gero eta hobeto. Gero eta aukera gehiagotxinako eszena horren mouko bat bizitzeko, baina aldi berean, gero eta aukera gutxiago.
ReplyDeleteGauza ederra da atzerrian etxeko sentitzea, dudarik gabe.
ReplyDeleteBaina gauza larria da etxean atzerritar sentitzea...
Hizkuntza arazoa baino, inposaketa arazoa, ezta? Esaiozu aleman bati derrigor polakoa behar duela izan,nahi ta nahi ez:esaiozu bere legeak,polakoen legediaren menpeko izango direla, eta azken portua Varsoviako auzitegi konstituzionalean izango dutela.Nahi eta nahi ez.
ReplyDelete