Monday, May 24, 2010

Amsterdam urdina da

Eta ez da erregina daukalako (harrigarria bada ere, okupazioa onartuta dagoen herrialdean ikaragarri maite dute monarka). Amsterdam urdina da, gardena delako: jendea lagunkoia delako, bidea azaltzeko azalpen kilometrikoak ematen dizkizutenak, badaezpada ere, zure helmugara ondo iritsi zaitezen; tabernariek gosaritako kafesneak oparitzen dizkizutelako; kaleko eskaleek hirian bizirauteko kontsejurik onenak ematen dituztelako. Amsterdam urdina da ez dakizulako kanaletako urak zerua islatzen duen edo alderantziz; urdina da, auzo gorrian ere patxada nagusi delako. Eta bizikletak jainkotzen dituztelako.
Baina batez ere urdina da, gu geu ere garden, bare eta gozo ibili garelako; Amsterdam bezala.

0 comments:

Post a Comment