Friday, May 7, 2010

X-ek euria egin du


Euritan hartu nau X-ek,
negarrez.
Ez dit irribarre faltsurik erakutsi,
ez “ez da ezer, ondo nago” sinesgaitzik.
X-ek euria egin du, besterik gabe.
Gogoz, amorruz.

Eta nik pentsatu dut behar
duela, husteko
garbitzeko beharra duela
X-ek.

Zuritu bai, baina
inork benetan garbitzen ez duelako
garbitu behar du bere burua
X-ek
euri-dutxa baten azpian.

Euri hotz,
heze,
izotz
eta haizetsuan.

Turista kanpotarrak haserretu
egingo dira, hau lotsagabekeria!
Hainbeste ordaindu eta
ezin hondartzara joan!

Baina
ez al da
askoz ederragoa
euri osteko eguzkia?

Eta
nork dio
ez ote den
ekaitzaren erdian
inoizko ortzadarrik
ederrena aterako?



0 comments:

Post a Comment