iraultza maitasunez ere egin daitekeela.
Krabelin gorriak harma kainoietan ipini eta
iraultza berez azalduko dela kaleetan
bere haur irribarrearekin, galera latzik gabe,
zapata bat galduaz bakarrik esate baterako,
eta egunkari saltzaileak eskelarik ez duela salduko.
Baina gero gauzak bestela dira, oihuak eta tiroak,
orratz gorriak aidea han eta hemen eritzen,
polbora usaina bihotza estutzen, eta
gorputz gazteak zerraldo erortzen.
Eta beti dago noredonor agerrean eta zutik
bere herria ederregia edo krudelegia delako.


0 comments:
Post a Comment