Sunday, May 2, 2010

Kuleroak burura eta salto mundura!


Lelo horren pean ospatuko dira Euskal Herriko emakume gazteon III. topaketa feministak datorren asteburuan, Hernanin. Hiru egunez emakume kontzientziatu mordoxka bat elkartuko gara (ez baita gauza bera emakume izatea eta emakume izateaz kontziente izatea), tailer, mahai-inguru, jolas eta parranda artean borrokan diharduteko.
Izena emateko dokumentua
hemen klik eginda topatuko duzue, eta egitarau osoa hemen. Zarauzko Sorginok ekitaldi berezi honetarako espreski prestatutako kuña, berriz, hemen!
Animatu eta zabaldu mezua!



0 comments:

Post a Comment