Thursday, May 6, 2010

Txosnak noa?

Urteroko borroka,
borroka ttikiak bideratzeko borroka handiagoa
txosnek merezi duten errespetuaren alde
herrian merezi duten lekua izan dezaten.

Jaiak jai izan daitezen,
nahi dugun bezala
behar dugun bezala gozatzeko.

Udalak ez gaitzan bere "festetara" behartu.
Ez diezaguten jaien inguruan udal ordenantza berri
eta are absurduago bat inposatu.
Eta ez gaitzaten gehiago iraindu.

Legeak inposatuko dizkigute,
debekuak,
zigorrak
eta kontrol poliziala ezarri.
Baina iazko indar eta elkartasuna
ez dute inoiz berdinduko.
Horrelakorik ezagutzen duten ere jakin nahiko nuke.

Herria gazterik gabe,
iniziatiba propio eta berririk gabe
zahartu eta usteltzen utz ez dezaten.

Txosnak noa?
MUNOA!



Sartu blogean
eta zabaldu mezua!


0 comments:

Post a Comment