Tuesday, June 1, 2010

Oroitzapen konpaktoak

Maletatxo berdea
motxila
plastikozko poltsa bat
eta kebap-usaina hatzetan.
Badirudi hori bakarrik daramakidala
Berlindik.

Baina ekipaiarik pisutsuena
barrenean daramat
eta ez du ia lekurik okupatzen.



0 comments:

Post a Comment