Sunday, August 29, 2010

Zorte txarraz

Katu beltz bat zure aurretik pasatzeak
zorte txarra ekartzen duela jakin nuenetik
ni pasatzen naiz haien aurretik
zorte txarra emango diedan
beldurrez.

Paretetan apoiatutako eskailerekin ere berdin:
inor gainean ez badago behintzat
azpitik pasatzen naiz
edo nire gainetik pasarazten ditut
badakidalako eskailerek
ez dutela zortean sinesten.

Aurreikuspenik okerrenak
ahoskatu egiten ditut
bestela ere beteko diren
konbentzimentuz.

Azkenaldian katu beltz batekin bizi naiz.
Zorte txarra,
hura ez edukitzea izango litzateke.

0 comments:

Post a Comment