Ez digute erakutsi, esaterako, amaierara ohitzen, edo agur esaten: “Astelehenean berriro ere bilduko gara ikastolan...”
Niri ez zidaten ezer esplikatu iragankortasunari buruz; irakasleak berak ere ez zuen jakingo. Ez zidaten esan iheskorra eta hauskorra dela mundua, edozein momentutan apurtu daitekeen zerbaiten dependenteak garela; gustatzen zaiguna droga gogor bihurtzen zaigula, eta uste baino gehiago kostatzen zaigula bukatu behar duenean bukatzea. Ez ziguten abisatu albokoa ez genuela beti alboan izango; pertsonok ere pasarte bat baino ez garela elkarren bizitzetan.
Soilik gauza bat erakutsi ziguten ikastolan, drogei buruz: dosi handiegitan hasten dela kaltea.
Agian pertsonen arteko harremanak ere dosi txikietan baino ez dira osasuntsuak.


aspaldi hemendik pasa gabe... oso ona!
ReplyDelete