Friday, November 5, 2010

Aukerak

"Ezin duzu atzera egin; horregatik da hain zaila aukeratzea. Aukera egokia egin behar duzu. Aukeratzen ez duzun bitartean, denak posible izaten jarraitzen du".


Zer da, ba, bizitza, egiten ditugun aukeren bilduma baino? Eta zergatik dira egindako aukerak errealagoak, egin ez ditugunak baino?


Aspaldian gehien gustatu zaidan filma da Las Vidas Posibles De Mr. Nobody. Galderak erantzun baino, gehiago sortzen ditu; baina agian horregatik gustatu zait. Nik ere baditudalako mila bizitza paralelo, egin ez dudan aukera bakoitzetik hazi direnak. Zuek ere pelikula honen bidez deskubri ditzazuen nahi dut.



"Xakean Zugzwang deitzen zaio... mugimendu posible bakarra, ez mugitzea denean."

2 comments:

  1. Barry Schwartz-en hitzaldi honek ere baditu zenbait galdera aukeren inguruan, ikuspegi soziologikoago batetik eginak agian; dena den, merezi du:
    Barry Schwartz on the paradox of choice

    ReplyDelete
  2. Oso interesgarria. Aukera kostua ere bada azkenaldian apur bat obsesionatzen nauen ideia bat, baina hau ikusita larriagoa iruditzen zaizkit Schwarzek aipatutako beste bi kontu: aukera aniztasunak dakarren espektatiba eta desilusioa, eta akuarioaren beharra.
    Sartrek esaten zuen aske izatera behartuta gaudela, etengabe aukeratzera behartuta gaudelako. Gaur egun, ez ote gaude desilusionatzera behartuta?

    ReplyDelete